Semaforo sistema berria ezarriko dute

Sistema berriaren bitartez, Udaltzaingoaren bulegotik kudeatu ahal izango dira semaforoak, egoerak hala eskatuko balu.

Gertek Sociedad de Gestiones y Servicios enpresari esleitu dizkio udalak ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzeko ekipoen modernizazioa eta mantenua, eta hura kudeatzeko sistema berriaren ezarpena, lehiaketa bidez. Kontratuak lau urteko iraupena du eta 143.453,88 ordainduko dizkio udalak enpresari.

Egingo dituzten lanen artean, herriko semaforoen kontroladoreak berrituko dituzte eta trafikoaren kontrol sistema berria ezarrituko dute. Horren bitartez, Udaltzaingoaren bulegotik kudeatu ahal izango da semaforo sistema, egoeraren arabera. Udaltzaingoak udako egunetan edo trafiko handia espero den jaiegunetan kudeatu ahal izango ditu semaforoak modu horretan.

Uneotan herriko semaforoen kontroladoreak berritzen ari dira, eta abenduaren erdirako kontrol sistema berria martxan egotea espero dute.