Alex Gurrutxaga: "Zure lan bat saritzen dutenean bakean sentitzen zara zure buruarekin"

Euskadi Literatura Sarietan bi zarauztar saritu dituzte aurten. Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxaga. Ostegunean jaso zituzten sariak Gasteizko Artium Museoan egindako ekitaldian.

Pasa den ostegunean, hilaren 18an, banatu zituzten aurtengo Euskadi Literatura Sariak Gasteizen. Zazpi pertsona saritu dituzte aurten, eta horien artean bi zarauztar daude: Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxaga. Lertxundik Haur eta Gazte Literaturako saria jaso du Haltzaren Muinoa liburuagatik; Gurrutxagak, berriz, Euskarazko Saiakera saria irabazi du Xabier Lete Aberriaren poeta kantaria lanagatik. Iñigo Urkullu lehendakariak eman zien saria ostegunean egindako sari banaketa ekitaldian. 

Gurrutxagaren hitzak jaso nahi izan ditu Zarauzko Hitzak.