Seaskaren egutegiak ikastolan daude salgai

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak egutegiak kaleratu ditu, datorren ikasturterako dirua biltzeko helburuarekin. Zarautzen, ikastolan eros daitezke, lau euroren truke. 

Urte berria gainean da, eta Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak, prest ditu datorren urteko egutegiak. Elkartearen helburua urteroko bera da: hurrengo ikasturterako dirua biltzea, elkarteko ikastolei laguntzeko. Eta ohitura duen gisan, egutegi horiek Euskal Herriko hainbat txokotan jarri ditu salgai. Zarautzen, ikastolan eros daitezke, lau euroren truke.

Bereziak izaten dira Seaskaren egutegiak, egutegi ez ezik, euskal izendegi ere badirelako. Egun bakoitzak bere euskal izena izaten du, azalpen eta guztia.