Ibon Imaz surflaria zenaren oroimenezko txapelketa herrikoia jokatu dute asteburuan, atzo goizean hasi eta gaur eguerdia bitarte. Eta sari banaketa ekitaldiarekin eman diote bukaera aurtengo jaialdiari. Epaimahaiaren ustetan, Lander Davila eta Nadia Erostarbe izan dira surflaririk onenak; hain zuzen ere, Davilak irabazi du gizonezkoen irekia, eta Erostarbek, emakumezkoena. Gaurkoan, ordea, onenek ez ezik, zortedunek ere saria eraman dute etxera, parte hartzaileen artean surferako materiala zozkatu baitute.
Txapelketaren irabazleak:
-Gizonezkoen irekia: Lander Davila
-Emakumezkoen irekia: Nadia Erostarbe
-Xafla luzea (longboard): Jon Garmendia
-Beteranoak: Julen Elkoro
-Alternatiboak: Aba
-Bodyboard: Unai Insausti
-18 urtez azpiko mutilak: Adur Amatriain
-16 urtez azpiko neskak: Maddi Oregi
-16 urtez azpiko mutilak: Oxel Oregi
-12 urtez azpikoak: Mateo Larraza
-10 urtez azpikoak: Denak