EAJren, PSE-EEren eta Podemos-Equo Berdeen udal taldeek joan den astean Mitxelenan agertu ziren margoketak gaitzetsi dituzte

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 22a, 09:00

Podemos Equo-Berdeak taldeko bozeramaileak udaleko Bozeramaileen Batzordean proposatu zuen gaitzespena adieraztea, eta EAJren, PSE-EEren eta Podemos Equo Berdeen udal taldeek onartu egin zuten proposamena.

Joan den ostiralean, Zarauzko Udaleko alderdi politikoen Bozeramaileen Batzordean, zenbait egun lehenago Mitxelenako hainbat hormetan agertu ziren margoketak gaitzestea proposatu zuen Podemos Equo-Berdeak taldeko bozeramaileak, eta EAJren, PSE-EEren eta Podemos Equo-Berdeen udal taldeek onartu egin zuten proposamen hori. Hala, talde horiek adierazi dute gaitzetsi egiten dituztela "Xabier Txurruka alkateari eta Zarauzko tren geltoki berriaren enpresa esleipendunari erreferentzia eginez Mitxelena auzoan agertutako pintadak".