Hainbat ekitaldi antolatu ditu Zarauzko Koordinadora Feministak Azaroaren 25aren harira

Azaroaren 25ean, ostegun honetan, elkarretaratze biribila egingo dute Emakumeen* Etxearen aurrean, eta hitzaldi eta erakusketa bana prestatu dituzte datozen asteetarako.

'Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain!' lelopean, autodefentsa feminista antolatzeko deia luzatu du Zarauzko Koordinadora Feministak. Azaroaren 25ean izango da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, eta egitaraua antolatu dute egun hori ardatz hartuta. Lehen hitzordua ostegunean bertan izango da: elkarretaratze borobila egingo dute Emakumeen* Etxearen aurrean, 18:30ean.

Horrez gain, hurrengo asteazkenean, abenduaren 1ean, hitzaldia eskainiko du Irati Agirrek: Indarkeria matxista ikuspegi hstorikotik; erresistentzia feministen genealogia. Antoniano aretoan izango da, 18:00etan. Urtarrilean, berriz, Itziar Moreno artistaren Gorputz eta gogo erresistentziak artelan erakusketa jarriko dute ikusgai. Oraindik ez dute zehaztu non egongo diren ikusgai lanak.