Gazte Eguna prestatu du Danda Gazte Asanbladak larunbat honetarako

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 23a, 16:00

Besteak beste, jolasak, otorduak eta kontzertuak izango dira larunbat honetan Danda Gazte Asanbladaren eskutik. Ekintza gehienak Putzuzulo gaztetxean izango dira.

Honako egitaraua prestatu du Dandak datorren larunbateko festarako:

  • 10:30. Herri kirolak Zelai Ondoko kirol pistan.
  • 13:00. Brindixa gaztetxean.
  • 14:00. Herri bazkaria gaztetxean, eta ondoren, bingo jolasa.
  • 19:00. Elektrotxufla elektrotxaranga Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.
  • 22:00. Afaria eta kontzertuak: Rodeo, No te crew eta DJ VillaTek