Larunbat honetan txangoa egingo dute Haize-Orratzeko gaztetxoek Iruñeko Salting Iruña jolas parkera. Ohe elastikoz betetako parke estalia da Salting, eta bertara egunpasa joateko aukera izango dute izena ematen duten gaztetxoek.
Txangoaren prezioa 7 eurokoa izango da, eta izena eman nahi dutenek gaur edukiko dute horretarako azken aukera, 943-00 51 22 edo 620 54 66 84 telefono zenbakietara deituta. Gehienez ere 40 lagunek hartu ahalko dute parte irteeran. 12:30ean abiatuko dira Iruñerantz Karmeliten aurreko geltokitik, eta 18:30 ingururako egingo dute buelta.