Azaroko ohiko osoko bilkura egingo dute bihar arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 24a, 13:30

Biharko ohiko osoko bilkuran Salberdingo R9-Uno partzela Visesa enpresari saltzea erabakiko dute, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Ohi bezala, udabaltzar aretoan izango da saioa, 19:00etatik aurrera.

Horrez gain,  Iñurritzako areari dagokion Hiri Antolamendu Orokorraren aldaketari behin betiko onespena emango diote, dirulaguntzak emateko ordenantza orokor arautzailearen aldaketari hasierako onespena, eta auto-taxi zerbitzuaren 2022ko tarifak zehaztuko dituzte.

Azkenik, EH Bildu eta Podemos Equo-Berdeak udal taldeek proposamen bana aukeztuko dute.