Auto bat irauli da Meaga parean

Auto bat galtzadatik atera eta irauli egin da G-2633 errepidean, Zumaiatik Zarauzko norabidean, Meaga inguruan. Zauritu bat izan dela du Ertzaintzak. Une honetan garabi bat dago istripuko gunean, eta trafikoa erregulatzen ari dira, ibilgailua errepide erdian dagoelako.