Bigarren Eskuko Jostailu Azoka Solidarioa jarri dute martxan

Egunotan jostailuak jasoko dituzte, eta ostiralean eta larunbatean salmeta egingo dute Itxasmediko auzo elkartean. Lortutako dirua Hotz Zarautzi bideratuko zaio.

Orokieta ikastetxeko Balurdin guraso elkarteak, Bigarren Eskuko Jostailu Azoka Solidarioa antolatu du Hotz Zarautz elkartearen alde. Jostailu bilketa gaur eta bihar egingo dute Itxasmendiko auzo elkartean (Pagoeta kalea, 9 behea), 09:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara.

Salmeta, berriz, ostiralean eta larunbatean egingo dute, hilaren 26-27an, toki berean, ondorengo ordutegian: ostiralean, 09:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:30era, eta larunbatean, 10:00etatik 13:30era.

Eramaten diren jostailuak egoera onean egotea eskatu dute antolatzaileek.  Salmentarekin lortutako dirua pertsona errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratuko du Hotz Zarautz elkarteak.