Sabino Arana Goiriren heriotzaren urteurrenaren harira, Zarauzko EAJk zendutako alderdikideak izango ditu gogoan datorren igandean, azaroaren 28an, Andra Mari Zeruratzea parrokian egingo duten elizkizunean. 10:30ean hasiko da ekitaldia, eta Zarauzko EAJk afiliatu eta alderdikide guztiak gonbidatu ditu zendutako alderdikideak omentzera, baita ondoren Batzokian egingo duten hamaiketakora ere. Jakinarazi dute Batzokiko edukiera eta COVID-19arekin lotutako neurriak une oro beteko dituztela.