Gabonak 2021-2022

Piztu dituzte Gabonetako argiak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 27a, 19:20

Murkil dendarien elkarteko eta Zurekin ostalarien elkarteko ordezkariek piztu dituzte gaur arratsaldean Gabonetako argiak, Musika Plazan egin den ekitaldian. Herriko merkataritza eta ostalaritza "pandemiak gogor jo" dituela-eta eduki du udalak "keinu hau" haiekin. 

Schola Cantorum abesbatzak Haur eder baten bila Gabon kanta abestu ondoren sakatu dute denek batera argiak pizteko botoia, eta liluraz begiratu diete apaingarri argitsuei kioskora inguratu diren haurrek. Bertan izan dira udaleko ordezkari Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia eta Xabier Txurruka alkatea ere. 

Urtarrilaren 6ra arte, gauero egongo dira piztuta Gabonetako argiak, 18:00etatik 22:30era.