Guadalquivir dokumentalak hiru espazio natural handi erakusten ditu: Cazorla, Sierra Morena eta Doñana. Zeregin horretarako protagonista azeri bat izango da. Animalia hau egoera eta habitat ezberdinetara moldatzen jakin duen ugaztun bat da, taldean zein bakarrik bizi dena eta era berean haragijalea, begetarianoa edo harraparia dena. Joaquin Gutierrez zuzendariak 2013an estreinatutako filma da honakoa.