Surf Egokituko Munduko Txapelketako bidean da Gallo

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 4a, 16:00
Argazkia: @aitorfrancesena

Datorren astean, abenduaren 6tik 11 bitartean, Surf Egokituko Munduko Txapelketa jokatuko da Kalifonian (AEB), Los Angeles eta San Diego arteko Pismo Beach hondartzan.  Aitor Frantzesena Gallo bertan lehiatuko da Espainiako selekzioarekin, Surf Vision Impairment 1 kategorian. Iazko garaipena berretsi nahiko du surflari zarauztarrak.

2020an bigarren aldiz munduko txapeldun izan zen; 2016an lortutako balentria berretsi zuen Gallok, eta beste behin balentria egin zuen Kaliforniako La Jolla hondartzan (AEB), nagusitasun osoz. Aurten, berriro saiatuko da, urtea behintzat ongi doa beretzat: Espainiako Txapelketa irabazi zuen iraila bukaeran Galizian.