Pagoeta mendi elkartean izena emateko epea, zabalik

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 5a, 10:00
Pagoeta elkarteak Gorbeiara antolatutako irteeraren irudia, urrian.

Iaz egin bezala, federatzen direnei izena ematen dutenean kobratuko diete kuota. 'Online' eman daiteke izena, Pagoetaren webgunean.

Zabaldu dute dagoeneko datorren Pagoeta mendi elkartean 2022 urterako federatzeko epea. Pagoetaren webgunean, pagoeta.eus helbidean, eman daiteke izena, eta bertan ikus daitezke izen ematearen inguruko xehetasunak.

Jakinarazi dute, iaz bezala, bazkidetza kuota kobratuko dutela federatzerakoan, eta kuota gutxieneko estaldurari gehitzen zaiola. Helduek 12 euro ordaindu beharko dute, gazteek 6, eta doan izango da gaztetxoentzat eta jubilatuentzat. Federatzen ez direnei, aldiz, kontu korrontetik pasako diete bazkidetza 2022ko azaroan.