Euskararen Eguna baliatu dute, urtero bezala, herrian euskara erabili eta sustatzen duten enpresa eta erakundeen lana aitortzeko. Irune Urbieta Euskara zinegotziaren hitzetan, zarauztarren %74a da euskalduna, baina gehiago izatea nahiko luke. Horretarako, "bizi-indarra" izateko, erabilpena jo du garrantzizkotzat: "erabili egin behar da: edozein unetan, edozein tokitan, edozein jardueratan euskaraz egiteko aukera izatea oso garrantzitsua da".
2021ean herriko 28 entitatek lortu edo berritu dute Bai Euskarari Ziurtagiria, eta lanketa horretan, Bai Euskarari elkartearen aholkularitza jaso dute. Hori horrela izan zedin, udalak 3.253,69 euroko ekarpena egin du aurten.
Egindako lana aitortu eta norabide horretan pausoak emateko balio du ziurtagiriak. Irizpide zehatz batzuk jarraitzen dira hori lortzeko: langile eta kideen hizkuntza gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia eta enpresaren kanpo zein barne harremanetan erabilitako hizkuntza.
Entitateek duten euskara erabileraren arabera, hiru mailatan banatzen da ziurtagiria: euskararen bidean –euskararen normalizaziorako neurriak hartzen dituzten establezimenduak–, zerbitzua euskaraz –beren zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituztenak– eta zerbitzua eta lana euskaraz –zerbitzuak euskaraz eskaintzeaz gain, euskara lan hizkuntzatzat duten entitateak–.
Bai Euskarari Ziurtagiria lortu edo berritu duten entitateak
- Andere Produktu Profesionalak
- Asti pinturak
- BIOARARTEKO Landa-Ingurumen zerbitzuak
- Blasenea Mintegi Ekologikoak
- Borda ardoak
- Chapucetti Diseinuak
- Eguzki taberna
- Ekia pentsioa
- EKOLIO Olio Birziklapena
- Etxabe Confort
- Euskadiko Halterofilia Elkargoa
- Gipuzkoako Ur Kontsortzioa
- Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak
- Inmobiliaria Orio Txoko Txiki
- Iruretagoiena Harategia
- Laguntasuna S.Coop.
- Laia Janari Denda
- Lizardi lanerako arropa-denda
- LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa
- Martiarena zapategia
- Mendizabal Kinkila Denda
- Orizar Burdindegia
- Oteitza Lizeo Politeknikoa
- Solozabal Autoeskola
- Talai Berri Txakolindegia
- Tropela Informatika eta Euskara Elkartea
- Ulacia bidaiak
- Zarauzko AEK euskaltegia