Bihartik aurrera goizez eta arratsaldez izango da zabalik Narrosko jaiotza

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 5a, 14:30

Atzo zabaldu zuten Narros jauregiko jaiotza, baina azken ukituak eman ondoren, bihartik aurrera, goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango da.

Urtarrilaren 6ra bitarte, egunero izango da zabalik Schola Cantorumek antolatzen duen jaiotza, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Ohi bezala, egunean hiru aldiz, ikuskizun txiki bat izango da musikak eta argiek lagunduta; 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean, alegia.