Ostegunetik aurrera eskuragarri egongo da 2022ko udal egutegia

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abe. 6a, 10:22

Doan egongo da eskuragarri aurten ere Turismo Bulegoan 2022ko udal egutegia. Pertsona bakoitzak gehienez ere hiru egutegi hartu ahalko ditu.

Ostiral arratsaldean aurkeztu zuten 2022ko udal egutegia udaletxeko pleno aretoan. Bertan izan ziren Argazkizale Elkarteko kideak, beraienak baitira datorren urteko egutegiko hilabete bakoitzean ageri diren argazkiak. 

Turismo Bulegoan banatuko dituzte egutegiak, datorren ostegun goizetik aurrera. Bakoitzak gehienez ere hiru egutegi jasotzeko aukera izango du. 

Honako argazkilari hauek ateratako irudiak ditu 2022ko udal egutegiak:

  • Azala: Lorentxo Portularrume.
  • Urtarrila: Joxe Mari Azkargorta.
  • Otsaila: Luis Epelde.
  • Martxoa: Alberto Zarobe.
  • Apirila: Arbil Iciar.
  • Maiatza: Rodolfo Glass.
  • Ekaina: Patricia Schaan.
  • Uztaila: Iñigo Rico.
  • Abuztua: Javier Carballo.
  • Iraila: Ane Ajuria.
  • Urria: Isabel Agirretxe.
  • Azaroa: Jon Atxutegi.
  • Abendua: Unai Aizpurua.
  • Kontrazala: Unai Alberdi.