Felix Zubia: "Laster eskolak eta kirofanoak itxita eta kalean festa ikusiko dugu"

Zarauzko Hitza 2021ko abe. 6a, 12:27

Egunetik egunera egoera okerrera egiten ari dela eta, administrazioei neurri zorrotzagoak eskatu dizkie Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan; herritarrei, berriz, ardura handiagoa. "Hego Euskal Herriko 310 ikasgela itxita daude eta 7.000 haur dauzkagu etxean isolatuta", ohartarazi du, "eta eskolak ixteko atarian egon gaitezke, transmisioa izugarria delako eta helduok ez dugulako neurririk hartu nahi".