Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko Danda Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, gaztetxean ikasgela zabalduko du "herrian dagoen espazio eta baliabideen faltari aurre egiteko".
Mugimenduak nabarmendu nahi du gazteek elkartzeko eta antolatzeko "baliabide gabezia handia" dutela, eta pandemiaren hasieratik hona gazteen bizi baldintzetan "gainbehera" egon dela.
Esan dute arazo hori "nabarmena" dela ikasketen esparruan. "Zarautzen, 23.000 pertsona bizi diren herrian, 44 pertsonarentzat baino ez dago ikasteko lekua". Gaineratu dute iaz "kiroldegiko 50 toki kolpetik kendu" zituela udalak "pandemia aitzakia hartuta".
Egoera hori salatzeaz gain, "alternatiba eraginkorra" eskaini nahi du, eta igande honetan aurkeztuko du Dandak gaztetxeko ikasgelaren proiektua, 18:00etan.
PUTZUZULO GAZTETXEAN IKASGELA BERRIA!
— Danda Gazte Asanblada (@DandaZarautz) November 29, 2021
ABENDUAK 12an, 18:00etan Gaztetxean DINAMIKAREN AURKEZPENA!
IKASLEON BEHARREI ANTOLAKUNTZAZ ERANTZUN! pic.twitter.com/g9SeHC2Qb1