Helmut Newton argazkilaria izango dute hizpide gaur, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021ko abe. 10a, 11:30

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Gela programaren barruan, Helmut Newton argazkilariari buruzko saioa egingo dute gaur arratsaldean. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du.

Helmut Newton alemaniar jatorriko argazkilari australiarra izan zen,  eta XX. mendeko garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Bere argazkietan estilo propio berri bat sortu zuen, glamour eta sedukzioz betea, non emakumeen biluziak eta orratzezko takoiak nagusitzen diren.

Melbournen eraiki zuen argazki-estudio txikitik sortutako bultzada sortzaileak, bere argazkiak 1961ean Frantziako Vogue aldizkarian argitaratzera eraman zuen. Hortik aurrera, bere izena look-aren sinonimo bihurtu zen, eta lan gehiago sortu zituen Nova, Queen, Marie Claire, Elle, Playboy eta Vogueren edizio ezberdinen bezalako aldizkarientzat. Modako argazkigintzan erreferente bat.