Behe-laino azpian esnatu da Zarautz

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 15a, 10:45

Behe-laino itxi batekin eta tenperatura oso freskoekin esnatu da gaur herria. Gertu dagoena bakarrik antzematen da argi eta garbi; urrutira dagoena geruza zuri-gris baten azpian ezkutatuta baitago. Orduak aurrera egin ahala berdin jarraituko duela dirudi, hala diote behintzat iragarpenek. Biharko, aldiz, ostarteak zabalduko dira.