Gabonak 2021-2022

Gabon kontzertua emango dute Zarautz Abesbatzako hiru taldeek larunbat honetan

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 16a, 15:32

Urtea amaitu aurretik hiru hitzordu izango dituzte herriko abeslariek. Larunbatekoaz gain, Eguberriko mezan parte hartuko dute, eta Erreteriako Gabon Kanten Lehiaketaren 75. urteurreneko ospakizunetan ere izango dira.

Urtero bezala, aurtengoan ere Gabon kontzertua eskainiko dute Zarautz Abesbatzako hiru taldeek; hau da, Txinpirinek, Zarautz Txikik era Zarautz Abesbatzak. Kontzertua larunbat honetan izango da, Frantziskotarren elizan, 19:30ean hasita.

Beste bi hitzordu ere izango dituzte herriko abeslariek urtea amaitu aurretik. Batetik, abenduaren 25ean, Eguberriko mezan parte hartuko dute, Frantziskotarretan, 12:30ean.

Bestetik, abenduaren 26an, 19:00etan, Errenteriako Gabon Kanten Lehiaketaren 75. urteurreneko ospakizunean izango dira zarauztarrak.