Zer eragin izaten ari da COVID ziurtagiria espazio itxietan?

Gorka Eizagirre, Onintza Lete Arrieta eta Aitziber Arzallus 2021ko abe. 18a, 10:30

Asteazkenaz geroztik, 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 300 kasutik gorakoa den herrietan COVID ziurtagiria behar da leku itxi gehienetara sartzeko. Urola Kostako herri guztiek aise gainditzen dute tasa hori; horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren agindua bete beharra daukate. Baina nola ari dira neurria aplikatzen? Zer eragin ari da izaten? Kostako herrietan ibili gara galdezka.