Gabonak 2021-2022

Schola Cantorumen emanaldia izango da arratsaldean Narrosen

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 24a, 11:30

Abenduaren hasieratik dago ikusgai Narrosko Gabonetako jaiotza, baina oraindik figura bat falta da: Jesus haurtxoarena. Egitasmoa antolatzen duen Schola Cantorum abesbatzak emanaldia eskainiko du gaur, 18:30ean hasita, eta haurtxoaren pieza jarriko du Belengo estalpean.

Gainerakoan, urtarrilaren 6a bitartean bisitatu ahal izango da jaiotza, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.