Santuiturri plazan izango dira bihar eguerdian Olentzero eta Mari Domingi
Aritz Mutiozabal
2021ko abe. 23a, 16:00
Bihar iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi herrira. Urtero bezala, Santuiturri plazan egingo dute geldialdia, herriko neska-mutikoen eskutitzak jasotzeko. Aurten arratsaldez beharrean, goizez izango dira, 11:00etatik 14:00ak bitartean, eta uneoro osasun neurriak bermatuko dituzte.