Gabonak 2021-2022

Gabon kantuan aritu dira presoen eskubideen alde

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 25a, 12:15

Gabon egunez, urtero bezalaxe, presoen eskubiden alde kantuan irten ohi dira, eta atzo ere hainbat herritar aritu ziren kalez kale kantari, musikaz lagunduta. Bestalde, abenduaren 31n, kontzentrazio ibiltaria izango da, 19:45ean, udaletxetik abiatuta.

Iazko etenaren ostean, Sarek presoen eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazio nazionala egingo du Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako. Bidean lelopean, urtarrilaren 8an, Bilbon. Gainera, Donostian ere bi ekintza egingo dituzte bihar; 12:00etan, Martutene espetxetik abiatutako bizikleta martxa egingo dute, eta, ondoren, 13:00etan, manifestazioa egingo dute Donostiako epaitegien parean.