Zarauzko Zikloturista Elkartean izena emateko epea zabaldu dute

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 27a, 10:15
Zarauzko Zikloturista Elkartea.

Txirrindularitza gustuko dutenak animatu nahi ditu elkarteak. Horretarako, zzelkartea@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da.

Zarauzko Zikloturista Elkarteak joan den astean zabaldu zuen 2022rako bazkidetza eta lizentziak berritzeko edo lizentzia berriak eskatzeko epea. Aurten internet bidez egingo da prozedura guztia, eta izena emateko galdetegia betetzeko, elkartearen zzelkartea@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko da.

Elkarteak txirrindularitza gustuko duen oro animatu nahi du izena ematera eta federatzera. Haien esanetan, "federatua egotea garrantzitsua dela uste dugu, batez ere istripu baten aurrean seguru baten babesa edukitzeko".  Era berean, emakumeen parte hartzea bultzatu nahi dute, "euskal errepideetan bizikletaz geroz eta emakume gehiago ikusten den arren, oraindik gutxi direlako".

Bestetik, aditzera eman dute martxoan hasi eta urria bitartean, bizikleta irteerak antolatzen dituztela igandero-igandero Gipuzkoako hainbat herritara. Ohiko ibilbide horiez gain, irteera bereziak ere antolatzen dituzte: Pirinioetara, Nafarrora eta Errioxa  aldera, esaterako. Urteko hitzordu garrantzitsuei dagokienez, Haimar Zubeldia Klasikoa eta haurrei zuzendutako Txirrindulari Txikien Eguna ere antolatzen dute.