Astean zehar izena eman duten herritarrei dirua itzuliko dietela azaldu dute antolatzaileek. Horretarako, dortsala itzuli beharko dute bihar goizean Helmuga Kirolak dendan, 13:00ak bitartean, edo arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Antonianoko kideak Musika Plazan izango dira itzulketa egiten.