Presoak izan dituzte gogoan urteko azken egunean

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 1a, 10:55

Urtero bezala, euskal presoak gogoan izan dituzte Urtezahar iluntzean Euskal Herriko hainbat herritan. Zarautzen, Lege Zaharren enparatzan elkartu ziren 19:450ean hainbat herritar, eta ohi bezala, kandelak piztu zituzten haien oroimenean. Jarraian, herriguneari itzulia eman zioten, kontzentrazio ibiltariari Musika Plazan amaiera emanez.