Gabonak 2021-2022

Errege Magoen abestia, Manolo Agirrezabalen ahotsean

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 5a, 12:00

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzen du Ahotsak proiektuak. Zarautzen, 80ko hamarkadaren bigarren erdialdean, Zarauztar aitona-amonen hizkera egitasmoa eraman zuten aurrera. Jasotako testigantzen artean, Zarauzko Errege Magoen ohitura eta kantuak jaso zituzten Manolo Agirrezabal Izetaren ahotsean. Zarauzko Hitzara ekarri duguna Ahotsak.eus-en topatu daiteke.