Gabonak 2021-2022

Narrosko jaiotza ikusteko azken egunak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 5a, 10:30
(Aritz Mutiozabal)

Urteroko moduan, Narros jauregiko lorategia apainduta egon da Gabon garaian. Schola Cantorumek ohiko jaiotza jarri du bertan, eta gaur eta bihar izango dira hura ikusteko azken egunak. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.

Ohi bezala, egunean hiru aldiz, ikuskizun txiki bat izango da musikak eta argiek lagunduta; 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean, alegia.