Go!azen 8.0 kontzerturako sarrerak leihatilan egongo dira eskuragarri

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 7a, 12:55

19:45eko emanaldirako ehun sarrera geratzen dira, eta 17:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai leihatilan.

Haur Kultur Taldeak antolatuta, ETBko Go!azen telesail arrakastatsuko pertsonaien kontzertua izango da gaur Lizardi kirol aretoan. Bi saio eskainiko dituzte: bata 17:45ean eta bestea 19:45ean. Bigarren saiorako ehun sarrera inguru geratzen dira oraindik ere saldu gabe, eta HKTk jakinarazi du gaur eskuragarri egongo direla kirol aretoko leihatilan, 17:00etatik aurrera.  

Osasun egoera eta agintariek hartutako neurriak direla medio, 12 urtetik gorakoei COVID ziurtagiria eskatuko zaie.