Atzeratu egin dute gaur eskaintzekoak ziren 'Zaborra' antzezlana

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 8a, 09:00

Katiuska ta Katiluko aktoreetako zenbaitek positibo eman dute COVID-19a atzemateko proban, eta atzeratu egin behar izan dute gaur arratsaldean kiroldegian eskaintzekoak ziren antzezlana. 

Oraingoz ez dute data berria noiz izango den jakinarazi, baina "laster" programatuko dutela adierazi dute. "Obraren atzerapenak ekar ditzakeen kalte guztiak aldez aurretik sentitzen" dituztela adierazi du konpainiak.