Apirilaren 24an izango da Pagoeta Mendi Lasterketa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 8a, 11:00

Badauka data 2022ko Pagoeta Mendi Lasterketak: apirilaren 24an izango da kirol hitzordua ondo bidean. Iaz pandemiak eragindako etenaren ostean, bi ibilbide izango ditu aurten ere lehiak, ohi bezala. Bata luzea izango da, 21 kilometrokoa, eta bestea 8 kilometrokoa, lasterketa mistoa. 

Lasterketetako batean parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko, Pagoeta Mendi Lasterketaren web orrialdean.