Pagoetak bertan behera utzi du igandeko mendi irteera

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 10a, 11:30

Urteberri egunean Pagoetara igota ekiten dio urteko egutegiari Pagoeta Mendizale Elkarteak. Hurrengo irteera datorren iganderako, hilaren 16rako, aurreikusita zuten: Bera-Manttale-Bera goiz-buelta. Hala ere, batzordekideek luze pentsatu ondoren, bertan behera uztea erabaki dute, pandemiaren egungo egoera larria kontuan hartuta. Bide batez, espero dute urtarrilaren 30eko Pasaia-Donostia goiz-buelta antolatzeko arazorik ez izatea.

Hona hemen Pagoeta Mendizale Elkarteak 2022rako prestatu duen irteera-egutegia: