Euskadiko PPko ordezkariek Iruretagoiena zena izan dute gogoan Arrosategi parkean

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 10a, 15:25

Carlos Iturgaitz gidari zutela, Euskadiko PP alderdiko hainbat ordezkarik omenaldi xumea egin nahi izan diote gaur 11:00etan Jose Ignazio Iruretagoiena zenari. Atzo 24 urte bete ziren ETAk PPko zinegotzi zarauztarra hil zuela, eta alderdi popularrak gertakari lazgarri hura ez du ahaztu nahi izan. Horrenbestez, gaur Arrosategi parkeko oroigarriaren aurrean elkartu dira, Iruretagoienaren memoria gogora ekarriz.