Minbiziaren aurkako elkarteak ibilbide osasungarriak egingo ditu asteazkenetan

5 kilometro inguruko martxa egingo dute elkartearen egoitzatik hasita, 10:00etatik aurrera.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak oinezko ibilaldi osasungarrien programa berezia jarriko du abian Urola Kostan. Herritar guztientzako jarduera da, eta Zarautzen, asteazkenero elkartuko dira. Elkarteak herrian duen egoitzatik (Balea kalea, 2) abiatuko dira 10:00etan, eta 5 kilometro inguruko ibilbidea osatuko dute parte hartzaileek; ordu eta erdi inguruko iraupena izango du gutxi gorabehera.

Jardueraren helburua da herritarren artean bizimodu osasungarriak sustatzea da, minbizia bezalako gaixotasunak
izateko arriskua murrizten laguntzeko. Bertan parte hartzea doakoa da, eta edonori irekita dago. Taldean ariketa fisikoa eginez, osasunerako onuragarria den egitasmoa da honakoa.

Erretzeari uzteko terapia

Hil honetan hasiko dira Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko prebentzio arloak antolatutako erretzeari uzteko taldeak. Psikologo aditu batek gidatuko du doako terapia hau, zortzi astetan, eta antolatzaileek azaldu dutenez, %60ko arrakasta-tasa du. Terapia online edo presentziala izan daiteke aukeran.

Erretzeari uzteko terapian izena emateko azken eguna urtarrilaren 13a izango da. Horretarako 943-45 77 22 telefono zenbakira deitu edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu bat bidali daiteke