Entzun: 'Disidentzia metatua' bertso sorta musikatua

Duela urtebete Koronajeak sortarekin egin zuten bezala, pandemiak eragindako egoeraz hausnarraztea bilatzen duen Disidentzia metatua bertso sorta eskaini zuten astelehenean Harkaitz Bastarrika gitarristak eta Julen Zulaika bertsolariak, Arraio Irratiko Bapateko Unibertsoa irratsaioan.

Doinua: Kantuz

1. Kantuz sortu naiz eta
kantuz nahi dut bizi
nahiz debekuen hotsak
baizik ez iritsi
isiltasuna bera
ez al da iritzi?
Hura hautsiz egin nahi
izuet irrintzi
normaltasun hau bihur
dezagun notizi
oraindik ez didate
ta ahorik itxi

2. Bizi garen munduan
bizita ze zorte!
lehen bat bazen ta orain
to bi pasaporte!
geure on beharrez ari
direla diote
murrizketa, dekretu
ta estatu kolpe k
onspiranoiko jarri
beharrik ba ote
utz gaitzazue bake
-bakean demontre!

3. Ganadua markatzen
den gisa berean
QR bat erantsiz
giza aberean
taberna, kiroldegi
edo hospitalean
erabakiz nor sartu
nor utzi kalean
edonor da polizi
baten papelean
inori otu al zaio
erotu al gean

4. Kutsatzaileen zerrendan
goren gorenean
haurrak jarri dituzte
azken orenean
“hago etxean preso
hago egonean”
lehen txakurrak irten
zitezkeen unean
atxilo geneuzkanak
etxe barrenean
nor bizi da marmota
baten egunean?

5. Bestela ere bada
nondik larritua
lehen mailako arretak
nauka harritua
telefonoz artatzen
duen medikua
ebakuntza baten zain
dago eritua
erditzera doanak
a ze meritua!
Non ote da osasun
publiko deitua?

6. Nahiz sortu bazterketa
sortu arrakala
inposatu digute
mundu digitala
sutila ere izan
liteke zitala
robot batek pertsona
ordezka dezala
ta inor ba al da ate
joka hasi ahala
geu bilakatzeraino
robotak bezala

7. Deigarria bestalde
daukagun zentsura
ondo lotuak prentsa
hezkuntza, kultura...
Stockholm sindromeak
ase al gaitu ba?
Aldous Huxleiren mundu
zoragarri hura
bazetorrela baina
asko azkartu da
jainko bat baino lagun
hobea da duda

8. Bi urteotan zertan
hausnartua bada
suizidio kasuek
a zer gorakada
zenbat psikofarmako
bertatik bertara
kontsumoa igo da
zeru goietara
bakardadea oso
arriskutsua da
gaixotu baino lehen
gaixotu al gara

9. Megavatio bakoitza
hirurehun eurotan
ezinak, minak etxe
pobretu orotan
non ta lehen munduan?
Non eta Europan?
Nora goaz etenik
gabeko errotan?
dena gora soldatak
berriz bere hortan
hasten bagara geure
artean borrokan

10. Eutsi goiari, denei
besarkada bana
utzi izua, pena nekea, galbana
beti baita ur berri
aurrerantz doana
elkartasuna denez
su guztien ama
goxatzera etorri
zaitez beregana
pizturik mantentzea
da guztion lana.