Larunbatetik aurrera, gehienez 2,94 eurokoa izango da antigeno test bakoitzaren prezioa

Julene Frantzesena 2022ko urt. 13a, 16:15

Testen prezioari gehienezko muga jarri dio gaur Espainiako Osasun Publikorako Batzordeak. Azken asteetan eztabaidagai izan da antigeno testen salneurria.

Antigeno testen prezioari gehienezko muga jarri dio gaur Espainiako Osasun Publikorako Batzordeak gaur, ostirala. Horrenbestez, larunbatetik aurrera, gehienez 2,94 euro saldu ahal izango dituzte proba horiek Hego Euskal Herrian.

Azken asteetan eztabaidagai izan da antigeno testen salneurria. Izan ere, Gabonen bueltan gora egin zuen horien eskaerak, baita horien prezioak ere. Europako hainbat herrialdetan doan banatzen dituzte testak.