Sidney Poitier izango dute hizpide Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2022ko urt. 14a, 11:15

Duela astebete zendu zen Sidney Poitier aktoreari eskainiko dio Photomuseumek ostiral honetako saioa. Ezaguna egiten hasi zen AEBetako antzezlanetan egindako interpretazioengatik, non arraza estereotipoei aurre egiten zien. Horrela, sinesgarritasun handia eman zien aktore afroamerikarrei. 2002an, Ohorezko Oscar saria eman zioten bere lan eskergagatik. Ohi bezala, saioa 18:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du.