'Axalian' erakusketa ikusgai dago Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2022ko urt. 15a, 12:00

Otsailaren 27ra arte egongo dira ikusgai Estitxu Ortolaizen lanak Photomuseumen.

Estitxu Ortolaiz hondarribitarraren lanak daude ikusgai Photomuseumen astearteaz geroztik. Deskribapenean zehaztuaren arabera, Axalian bilduma Ortolaizen proiektu oso pertsonal bat da, bere osaben itsasontziaren izena daramana, eta beraz, itsasoarekin erabateko zerikusia duena.

Hondarribiko lehen sektoreko lan nagusiak irudikatzen dituen trilogia da, eta helburutzat izan du galtzen ari diren eta merezi duten balioa ematea arrantzarekin lotutako lanbideei. 

Otsailaren 27a arte egongo da ikusgai erakusketa Photomuseum Argazki eta Zinema museoan. Ohi bezala, asteartetik igandera izango da erakusketa ikusteko aukera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.