Ez da sansebastianetako ospakizunik egingo Urtetan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 17a, 13:26
2020an ospatu ahal izan zituzten azkenekoz normaltasunez San Sebastian festak Urteta auzoan. (Hitza)

Ez herri kirolik, ez mus txapelketarik, ezta auzoko jubilatuentzako bazkaririk ere. Osasun egoera oraindik ere delikatu samarra denez, Urtetako festak antolatu ohi dituen Neska Mutil Ardoak erabaki du aurten ospakizunik ez egitea San Sebastian egunaren bueltan.

Tradizio handiko festak dira Urteta auzoko sansebastianak, eta garai batekoekin alderatuta oso bestela ospatzen badira ere, aspaldiko kutsuari eusten diote. Festen bilakaera gertutik ezagutu duen Juanita Eizagirreren esperientzia jaso zuen HITZAk 2020ko erreportaje honetan.