Duela urtebete baino 89 biztanle gutxiago bizi dira Zarautzen

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 18a, 16:15

Urtebetean biztanle gehien galdu duen eskualdeko herria da Zarautz.

INE Espainiako Estatistika Erakundeak biztanleriaren inguruko datuak berritu ditu, eta horien arabera, urtebetean 89 biztanle galdu ditu Zarautzek. Zehazki, 2020aren bukaeran 23.360 lagun bizi ziren herrian, eta 2021aren bukaeran, 23.271.

Inguruko herrietako datuei erreparatuta, ez dago biztanleak galtzeko joera orokorra dela esaterik, eskualdeko lau herritan egin baitute kopuruek murriztera, eta seitan haztera. Biztanleria irabazi dute Aiak, Aizarnazabalek, Azkoitiak, Azpeitiak, Oriok eta Zumaiak; galdu egin dute, berriz, Zarautzekin batera, Beizamak, Getariak eta Zestoak; eta Errezilen lehengo kopuru berari eutsi diote.

Urtebetean biztanle gehien galdu duen eskualdeko herria da Zarautz. Gehien irabazi dituena, berriz, Azpeitia.

Taula honetan ikus daitezke kopuruak: