Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko azken eguna da gaurkoa

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 22a, 10:00

Gaur bukatuko da Zarauzko Jabetze Eskolako lehen hilabeteetarako ikastaroetan izena emateko epea. Guztira, bederatzi gai jorratuko dituzte Emakumeen* Etxean, betiere "hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko" espazioak sortzea helburu izanik.

Honako bide hauetatik egin daiteke inskripzioa: Emakumeen Etxera bertaratuta, 943-00 51 36 telefono zenbakira deituta, emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzita edo orri hau beteta.