Ipuin kontaketa musikatu atseginarekin gozatu dute txikiek

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 23a, 15:45
'Lurrazpiko ipuinak' saioko une bat, Musika Eskolako aretoa. (@lasallezarautz)

Ander Edo eta Arantxa Molina bikoteak Lurrazpiko ipuinak izeneko ipuin kontaketa musikatua eskaini dute gaur goizean etxeko txikientzat. Bi emanaldi izan dira, La Salle ikastetxeak antolatuta, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako aretoan. Bertaratu diren haurrek nahiz gurasoek ederki gozatu dute ikuskizunarekin.