Bertso-sorta: 'Esaldiak (5)'

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 24a, 15:30

Inaxio Uria 'Isasti'-k bertso-sorta berria Kopla handia doinuan abesteko.

-1-
Batzuek diote ona dela
edariak lagatzea
Baina txarra izan daiteke non
gero ez gogoratzea

-2-
Arazoak dauden garaietan
bidea ez da alkohola
Baina konpontzaile delakoan
ura ere ez inola

-3-
Kezkati nabil ta joan behar dut
noizbait okulistarena
Baina oraingoz ez dut ikusten
unerik egokiena

-4-
Inozoen eskura balego
noiznahi hegan egitea
Benetan zaila gertatuko zen
eguzkia ikustea

-5-
Esandakoaren erantzule
argi dago ni naizela
Baina oker ulertu baduzu
ziur errudun zarela

-6-
Gaur egun jakintsu izatea
derrigorrezkoa ezta
Mugikorraren laguntzarekin
argitzen da hainbat kezka

-7-
Jasotzen dituzun erantzunak
inoiz ez dira gozoak
Hori gainditzeko zuk saihestu
hain galdera inozoak

-8-
Dirua ez da nahitaezkoa
zoriontsu izatean
Zenbaitek nahiago dut tristura
luxuzko etxe batean

-9-
Nire burua aztertu eta
ez dut oso argi antza
Izakera bezela ote den
ezaugarria zalantza

-10-
Kontzientzia lasai ez dut baina
ez da kezkatzen nauena
Erabat saihesteko dudanez
nik kaskarra oroimena