Pagoetak bertan behera utzi du Pasaia-Donostia irteera
Aritz Mutiozabal
2022ko urt. 24a, 16:30
Pagoeta Mendizale Elkarteak Pasaia-Donostia goiz buelta egitea aurreikusita zeukan datorren iganderako, baina egungo egoera dela eta, batzordekideek bertan behera utzi dute irteera. Gauza behera gertatu zen duela bi aste antolatu zuten irteerarekin. Pagoetakoen asmoa litzateke otsailaren 12ko sagardotegi irteera egin beharrean, Pasaia-Donostia goiz buelta egitea, dena ondo bidean.