Etzi izango da urtarrileko ohiko osoko bilkura

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 25a, 09:30

Udal taldeak batzar orokorrean bilduko dira etzi, osteguna, hileroko ohiko osoko bilkura egiteko. 19:00etan hasiko da batzarra eta, ohi bezala, erlotelebista.eus atarian zuzenean ikusteko aukera izango da.

Hainbat gai izango dituzte eztabaidagai biharkoan udal taldeek. Tartean, Errotaberri eremuaren erabilera erregimenari buruzko ordenantzen aldaketa. Asmoa da ostegunean ematea behin betiko onespena ordenantza aldaketari.

Hemen dago ikusgai osteguneko gai ordena, osorik.